Euskadi Irratia (EITB)

Bihotzeko Fonoteka

Society ES ↓ 98 episodes

Gure gonbidatuak bere fonoteka kuttunena irekiko du guretzat, egunero.

Be sure to visit the podcast's website and support the creator: www.eitb.eus

Author

Euskadi Irratia (EITB)

Category

Society

Podcast website

www.eitb.eus

Latest episode

Aug 16, 2024

Where to listen?

Podcasts in the app Replaio Radio Coming soon

Podcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts

Get it on Google Play Install for free Android almost 10M downloads · 4.8 rating iOS soon

Episodes

Aimar Olaizola 16.08.2024

Zenbakiz betetako aurkezpena beharko luke Aimar Olaizola pilotari ohiak txapelak, partidak, garaipenak eta tanteoak kontatu ahal izateko. Urteetan eskupilotan jaun eta jabe, aldaera guztietan final gehien jokatutakoa da....

Mattin Aiestaran 16.08.2024

Tolosarra da eta Iruritan bizi da. Arkeologoa eta irakaslea. Historia ikasketak egin eta Euskal Herriko Unibertsitatean doktore tesia egiten ari zela, Aranzadiko bere lan taldeak sekulako aurkikuntza egin zuen: Irulegiko eskua....

Beñat Erezuma 14.08.2024

Beñat Erezuma ingeniaria teknologiak tentatuta bizi da. Euskara satorra irakatsi ohi du Youtuben inor askok uste gabe, ez baitu aurpegirik erakusten eta hala jendeak ezagutzen ez, beharbada ezta bere ikastetxeko ikasleek ere....

Maite Asensio 13.08.2024

Kazetaria idatzizkoan, Berrian egin du orain arteko ibilbide profesionala feminismoaren begiradaz. Pikara magazinean ere antiaju berberez aritu zen, jendeari bista zabalduz. "Alardeak, ukatutako plazara" kaleratu zuen Arantxa Iraolarekin erdibana....

Juanjo San Sebastian 12.08.2024

Eskalatzaile eta mendigoizale beteranoa, bere esperientziak eta ikasbideak zenbait liburutan kaleratu ditu eta Al filo de lo imposible telebista saioan jaso eta erakutsi zituen bi hamarkadatan....

Ana Ramos 09.08.2024

Eibartarra da eta azkeneko urteotan Algortan bizi da. Kazetaritza ikasi eta lehenbizi prentsa idatzian hasi zen lanean, herriko aldizkarian eta Euskaldunon Egunkarian. Euskal Telebistan gero kirol erredakzioan bekario hasi eta hantxe segitzen du kirol albistegian aurkezle....

Aitor Arregi 08.08.2024

Anfitrioi lana maite du eta eginkizun hori saritu egin izan diote Elkanoko jatetxeko arduradunari. Futbolari profesionala hamaika urtez izan zen baina ez zuen erabat sekula utzi jatetxeko lana. Komunitate osoak bere izaeraz blaitzen du jatetxea....

Bixente Claverie 08.08.2024

Maulen jaioa, bertan bizi da. AEKn ikasi zuen euskara eta gerotik hantxe dabil: Donapauleko euskaltegian arduradun lanetan eta Iparraldeko AEKko zuzendaritzako kide da 2014tik....

Arantxa Txintxurreta 06.08.2024

Animaliak gustuko zituelako biologia hautatu eta hartan ari zela botanika gustatuta ekosistemetan lizentziatu. Dibulgaziorako joeraz irakasle ta maixtra izan da irakaskuntza formalean eta ez formalean. Ekosfera saioan ekologiaz zipriztindu gaitu hamabi urtez...

Garazi Murua 05.08.2024

Aurtengo futbol denboraldia amaitu berritan agur esan dio zelaiako futbolari, Athleticen hamar denboraldi pasatu ostean. Kamiseta ordea, azken urte parean asko izerditu gabea zorigaiztoko lesio batengatik....

Oihane Agirre 02.08.2024

Komunikazioa du ogibide eta bokazio. Goiena komunikazio taldean ikus entzunezkoen ardura du, eta hamarreko kantu kuttunen zerrenda hamaika osatuta mugatu du, kostata....

Bakartxo Ruiz 01.08.2024

Iruñearra, Arrotxapeakoa da. Joan den hamarkadatik Nafarroako parlamentuan ikusi izan dugu EH Bilduko Nafarroa taldeko bozeramaile eta baita beste batzordeetan ere. Osasungintzan eta Bakea, Memoria eta Bizikidetzan, eta Hezkuntza eta Hizkuntza politika lanetan...

Peio Berterretxe 01.08.2024

Makearra antzerkilaria da. Umetatik harrapatu zuen antzerkiaren arrak. Denbora pasa, eginkizun gozagarri, pozgarri eta jostagarri modura: Jostakin taldeko kide egin zen. Bizitzak jolasetik ere baduela sinetsita, antzerkigintzaren bidea hautatu zuen....

Onintza Enbeita 30.07.2024

Kazetaria, politikaria, feminista, agroekologista eta bertsolaria. Politikan, jaioterrian udalean hasi eta Madrileraino iritsi ostean, itzulitakoa. Bertsolari nonnahi, astelehenero Gernikako azokan jeneroa saldu ohi du. Autoa du bere eremu abestiak nahi erara entzuteko eta kantatzeko....

Idoia Madarieta 29.07.2024

Psikologoa da, Ispasterrekoa, txori soinua duen herrikoa. Deustuko unibertsitatean egin zituen ikasketak. Lea Artibaiko Lanbide eskolan irakasle hasi zen eta Guraso eskolak deiturikoak ematen aritu zen psikologo kliniko lana iritsi zitzaion arte....

Leixuri Arrizabalaga 26.07.2024

Politikaren partituran idatzi ditu orain arteko melodiak. Bizkaiko foru aldundian Euskara, kultura eta kirol diputatu da iaztik eta solisten lanaren pare, bozeramaile ere bada....

Amagoia Gurrutxaga 24.07.2024

Urola bailara barruan jaioa eta Urola kostan bizilekua topatutakoa. Kazetaria prentsan. Argian hasi, Euskaldunon Egunkarian segi eta Berrian oraintsu arte. Lanartea Euskeraren langile profesionalen elkartean koordinatzaile lanetan dabil....

Iratxe Retolaza 23.07.2024

Emakumeen Jabekuntza Eskoletan eta Emakumeen etxeetan aritzen da formazio-lanetan, euskal literaturaren, euskal kulturaren eta pentsamendu feministaren inguruko irakurle taldeak dinamizatzen....

Koldo Martinez 22.07.2024

Medikua eta politikaria, jatorri nafarreko gipuzkoar nafartua. Nafarroako ospitaleko zainketa intentsiboen arduradun izana, eta senatari eta parlamentari beti Nafarroan, eta zinegotzi Iruñeko udalean....

Iñigo Urkullu 25.08.2023

Iñigo Urkullu Renteria, Alonsotegikoa, maixua da ikasketez. Jardun zuen denboratxo batez irakasle buru-belarri politikari emana bizitzeko hautua egin arte....

Fermin Aramendi 25.08.2023

...

Lara Izagirre 23.08.2023

Lara Izagirrek lotura handia du zinemarekin. Zinegilea, zuzendaria, gidoigilea, ekoizlea, zinemagintzaren arlo askotan egin izan du lan. Zuzendari sinaduraz Un otoño en Berlin eta Nora. Izena ere zinematik datorkio....

Iñaki Beraetxe 22.08.2023

Aktorea, pantaila txikian eta handian. Gorputzez, bistan aktore, ahots hutsez bikoiztaile hamaika aktoreen ahotan eta ikusentzunezkoetan partaide gidoiak egiteagatik. Azkenekoz Irati filman Ximenorena eginez....

Mixel Etxekopar 21.08.2023

Musikaria, txirularia, "txorilaria" eta inprobisatzailea, lanbidez irakasle da. Xiru, xirula jaialdiaren sortzaileetariko bat. Hiru zuloko txirula jo ohi du, eta txori hotsak egiten, txioka, artista da, bapatean bihotzak eragiten dion erritmoan eta soinuetan....

Garazi Kamio 18.08.2023

Leioan Ikus-entzunezko komunikazioa ikasita, urte batzuk egin zituen kazetari lanetan. Gero, Irakasletza Donostian eginda, iraskaskuntzan hasi zen Andoainen, ikasle izandako ikastola berean. Narrazio bilduma, eleberria eta ipuinak kaleratu izan ditu eta lan berria, Bikini, kaleratzear du....

Listen to the Bihotzeko Fonoteka podcast in Replaio

Radio and podcasts in one app - free, with no sign-up. Install today and do not miss the launch

Get it on Google Play

Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.