Oñati Irratia

Podcast Oñati Irratia

Oñati Udal Irratian eskaini diren elkarrizketa eta saio interesgarrien aukeraketa

Bezoek zeker de website van de podcast en steun de maker: www.ivoox.com

Auteur

Oñati Irratia

Categorie

News

Website van de podcast

www.ivoox.com

Nieuwste aflevering

7 okt. 2026

Waar luisteren?

Podcasts in de app Replaio Radio Binnenkort beschikbaar

Podcasts komen binnenkort naar de app. Installeer nu en zie als eerste een compleet nieuwe kijk op podcasts

Download het op Google Play Gratis installeren Android bijna 10 mln downloads · beoordeling 4,8 iOS binnenkort

Afleveringen

Lanbide Heziketako Euskadi Saria eman diote Jose Luis Fdez. Maureri 11.06.2019

Ingeles irakasle moduan hasi zen Maure Lanbide Heziketan. Ondoren, ikasleak atzerrira eramateko egitasmoaren ardura hartu zuen eta Elgoibarko Lanbide Eskolan hasitako esperientzia beste zentro batzuetara eta beste esparru batzuetara zabaltzeko lanean jarraitu zuen. Azkenaldian, Tnika-ko Nazioartekotze programa zabalaren arduradun zen, azaldu digunez.

"Allie projecto" ablazioari aurre egiteko 30.05.2019

LEINNeko lau ikaslek bideratu duten egitasmoa da "Allie project". Helburua, ablazioa edo emakumeen genitalen mutilazioa saihesteko dirua batzea. Horretarako, poltsa eta nezeser bereziak egin dituzte baina produktuak merkaturatzeko finantza bide moduan crowdfunding-a aukeratu dute. Aste honetan jarri ditu martxan. Dena ondo, batzen den diruaren erdia "Munduko medikuak" erakundeari emango diote, Eus...

Udal hauteskundeen emaitzen balorazioa hautagaiekin 27.05.2019

Izaro Elorza (EH Bildu) eta Ainhoa Galdos (EAJ) izan ditugu gaur gurean, udal eta foru hauteskundeen emaitzak baloratzen.

Sanprubusa, San Prudentzioko bus geltokiko zerbitzu berria 07.05.2019

Jon Mujika elorregitarrak abiatu duen zerbitzua da Sanprubusa, propio egokitutako autobus batean taberna-kafetegia muntatu du eta San Prudentzioko autobus geltokian aparkatu du. Gurpildun taberna-kafetegi berezi honek bus geltokira doazenei ez ezik, bidegorrian dabiltzatenei eta auzotarrei zerbitzua eman asmo die, astelehenetik domekara. Jon Mujikarekin berba egin dugu.

Agustinoen musika artxiboa ezagutzen 06.05.2019

Xabier Ugarte arduratzen da azken 20-25 urteetan agustinoen egoitzan dagoen musika artxiboaz. Bertan Aita Madina, Mallea, Sagasta eta bereziki Jose Azpiazuren ondarea gordetzen da. Ugarte, gitarrajolea den aldetik, bereziki maite du Jose Azpiazu gitarra irakasleak utzitako funtsa. Agustinoen artxiboan barrena gidatu gaitu Xabier Ugartek.

"Mila modu" egitasmoaz Xabi Yanizekin 03.05.2019

"Mila modu" egitasmo musikalari forma eman behar zaio oraindik. Gauza asko erabakitzeke daudela aitortu ditu Xabi Yanizek. Baina orain hilabete kaleratu zuten BOZA FREE kantuaren, eta bideoaren oihartzunak guztia arindu duela adierazi digu. Larraña aterpetxean dauden hainbat errefuxiatuekin elkarlanean grabatutako abestia da. Arrakasta handia lortu duen abestia.

"Etxean" Potx eta Lotx pailazoen ikuskizun eta disko berria 30.04.2019

Diskoa astelehenean, maiatzaren 6an jarriko dute salgai, ikuskizuna berriz, maiatzaren 19an estreinatuko dute Aretxabaletan. Pozik eta umoretsu agertu zaizkigu Potx eta Lotx pailazoak "Etxean" ikuskizun eta diskaren aurkezpenean. Lehen kantuaren aurrerapena ere egin digute bi lagun bihurriek.

Hauteskunde Orokorren emaitzen balorazioak 29.04.2019

Udalbatza osatzen duten bi taldeetako bozeramaleekin egon gara. Atzoko Hauteskunde Orokorren emaitzen balorazioa egitea eskatu diegu. Hara, Mikel Biainek eta Lourdes Idoiagak esandakoak:

Ohitura osasuntsuen orientazio zerbitzu berria 28.03.2019

POZ izena jarri zaio anbulatorian zabalduko den ohitura osasuntsuen orientazio zerbitzu berriari, hori baita helburua, erabiltzaileak aktibatuz pozik bizi daitezela. Sedentarismoari aurre egin nahi zaio.

"Zaporeak" GKE eta proiektua ezagutzen 25.03.2019

Oraitz Garciarekin berba egin dugu "Zaporeak" GKEaren jarduna eta beharrez. Elkartea protagonista dugu Oñatin aste honetan, erakusketa jarri delako Kultur etxean eta hitzaldia ere antolatu delako ostiralerako. Hotz Oñati taldearen laguntzaz antolatu diren ekitaldiak direla esan digu Garciak.

Xabi Gesalaga Lesbosen, Zaporeak-en sukaldean boluntario 04.03.2019

Otsailean hiru aste egin ditu Hotz Oñati taldeko boluntarioak Lesbosen. Zaporeak GKEak ireki berri duen sukaldean aritu da errefuxiatuentzako afariak prestatzen. 1300 errazio prestatzen dituzte egunero "janari duina pertsona duinentzat" aldarrikatuz. Sukalde berria martxan jartzeaz, ezagutu dituen pertsonez eta izan dituen bizipen ahaztezinez berba egin digu Xabi Gesalagak.

"Aralar, mundua leku den lurra" dokumentalaz 26.02.2019

Garazi Auzmendirekin berba egin dugu. Aralarren inguruan osatu den dokumental honen zuzendarietako bat izan da. Taldea lau lagunek osatu dute eta egin beharrekoak ere, lau baino gehiago izan dituztela azaldu digu. Aralarrek duen ondasun natural eta kulturaletik haratago, gogoeta eta hausnarketarako bidea zabaldu nahi duen ikus-entzunezkoa ei da hau,

INGO XONAU! proiektua martxan da 21.02.2019

Lehen elkarrizketak grabatzen hasi dira Oñatiko emakumeen noka tratamendua jasotzeko. Auzoetako nahiz herriguneko emakumeen elkarrizketak bildu dituzte orain arte, baina gizonezkoak ere sartzeko asmoa dutela dierazi digu Idoia Etxeberriak, horrela, noka-toka jokoa ere erregistratuta geratuko da. Proiektuaren nondik norakoak ere azaldu dizkigu Idoia Etxeberriak.

Parrokiako Misio taldeak proiektu berria babestuko du Afrikan 18.02.2019

Ginea Conakry-n eskola baten eraikuntza diruz lagunduko du Misio taldeak. Telimele izeneko hiritik hainbat kilometrotara dagoen landa-gunean eraikiko da. 3 modulu eta irakasleentzako eraikin txikia izango ditu eskolak. MIsio taldeak, eskolaren planoak eta aurrekontua eskuratu du. 40.000 € inguru beharko dira baina altzariak erostearen kostua ere batu beharko zaio. Misio taldeak 30.000€rekin lagund...

Ikasle pisuak 12.02.2019

Gasteizen eta Logroñon ikasten ari diren bi oñatiar gaztek ikasle pisuen inguruan berba egin digute. Nola bilatu eta zein baldintza bete behar dituzte pisuok, nolakoa da beste pisukideekin elkarbizitza... Ainhoa Igartuak moldatu duen erreportaia.

Txirrinkak agur esan du 01.02.2019

18 urteko jardunaren ondoren indarrik gabe geratu da Txirrinka taldea. Bidean, hainbat lorpen alde eragin du: bidegorri sare polita, bizikleta mugikortasunerako tresna gisa ikustea, bizikletaren erabilera handiagoa eta anitzagoa... Baina hutsuneak ere badaude, oinezko-bizikleta-motordun ibilgailuen arteko elkarbizitzaren alde asko dago egiteko. Daniel Enparantza taldekidearen eskutik 18 urte hauet...

Liburua argitaratu du Jose Antonio Villarrek 29.01.2019

"Nacionalismo/Nacionalismos. La acción comunicativa del periodismo actual" da Jose Antonio Villarrek argitaratu duen liburuaren izenburua. Egungo kazetaritzaren jarduera salatzen du, kontzeptuen definizio faltan oinarrituta, askok, maltzurkeriaz jokatu eta berriak manipulatzen dituztela leporatuta. Liburuaren aurkezpena bihar asteazkenez egingo du Kultur etxean (19:00). Aurretik, gurean egon da.

Biltzarrak Gandiaga Topagunean 28.01.2019

30en bat lan bilera eta biltzar antolatzen dira Gandiaga Topagunean urtean. Baina iaz kopurua bikoiztu egin zen, bertako langileak ere ezustean harrapatuz. Lan bilera eta biltzarrak nola antolatzen dituzten azaldu digu Olatz Fernandezek. Bide batez, 2019a, kulturalki, oso indartsu datorrela aurreratu digu.

Arantzazuko musika artxibo zaharra katalogatzen ari da Eresbil 18.01.2019

Eresbil, Musikaren Euskal Artxibategia, iaz hasi zen Arantzazuko frantziskotarren musika funts zaharra katalogatzen. XVII, XVIII eta XIX. mendeko funtsa da, Arantzazu 1835ean erre aurretik frantziskotarrek interpretatzen zituzten lanen bilduma. Batzuk, bertako fraileek sortutakoak dira, beste batzuk, kanpoko konposagileen lanen kopia eta moldaketak. Eresbilen egiten ari diren lanaren berri Jon Bag...

Gipuzkoako Artxibo Historikoa bisitatu dugu Garazi Garaioren eskutik 17.01.2019

Sancti Spiritus unibertsitatean zegoen Protokolo Historikoen Artxiboa Ibarra Zelaiko eraikinera aldatu zen abenduan. Dokumentuak ez ezik, bertara joan dira baita artxibozaina eta administraria ere, lau laguneko lan-taldea osatuz. Gipuzkoako Artxibo Historikoa ezagutzeko gonbidapena hartuz, Garazi Garaiorekin egon gara eta berak hitzez azaldu digu jasota duten altxor garrantzitsua eta lan egiteko m...

Nola egiten da Arantzazuko takoa? 28.12.2018

Jose Mari Arregik iaz hartu zuen Arantzazuko Andre Mariaren Egutegia koordinatzearen ardura. Nola egiten duten azaldu digu. 2019a hasteke dagoen honetan 2020koa prestatzen hasi dira jada, Arantzazuko frantziskotarrek argitaratzen duten 74.a izango da.

"Jerardo Elortzarekin berbetan" liburuaz 27.12.2018

Jerardo Elortza bilduma irekitzen duen lana da Iñigo Biain Berraondok osatu duena. Abenduaren 19an aurkeztu zen udaletxeko areto nagusian. Bertan esan zirenak laburbildu ditugu.

MERKATARI aplikazioaz dendari eta arduradunekin 11.12.2018

Orain 15 egun aktibatu zen MERKATARI aplikazioa Oñatin. Komertzio txikiak eta bezeroak harremanetan jartzea du helburu. Duten katalogoa zintzilikatu edota promozioen berri eman eta zabaltzeko aukera ematen die dendariei eta informazio osagarria eskuratzeko aukera berriz, bezeroei. Orain arteko esperientziaz galdetu diegu proiektuko arduradunei eta dendariei.

Arreta Gabezia arazoa ezagutzen Gurutze Agirrerekin 27.11.2018

Gurutze Agirre ADAHIGI elkarteko pedagogoa da eta Arreta Gabezia Hiperaktibitatearekin (edo Gabe) trastornoa zer den azaldu digu. Susmoa izanez gero zer egin, medikazioa behar ote den eta beste zalantza batzuk argitu dizkigu. ADAHIGI elkartearen lana ere azaldu digu, non dauden zehaztuz.

Errekalde eskolako sotoa eraberritu dute 22.11.2018

Eraikinak zuen hezetasun arazoa konpondu eta sotoa egokitzeko lanak egin dira azken hilabete hauetan. Lanak amaitzear daudela ikusi dugu. Lehen bi areto handiak erabilgarri dituzte jada, ez bakarrik Urgain Errekaldeko ikasleek, baita Eskola Kirolean diharduten gainontzeko haurrek ere. Ines Zubiak, ikastetxeko zuzendariak, gidatuta gaitu bisitan.

Luister naar de podcast Podcast Oñati Irratia in Replaio

Radio en podcasts in één app - gratis en zonder account. Installeer vandaag nog en mis de lancering niet

Download het op Google Play

Replaio is geen uitgever van podcasts; namen van shows, covers en audio zijn eigendom van hun makers en worden verspreid via openbare RSS-feeds