Oñati Irratia
Podcast Oñati Irratia
Oñati Udal Irratian eskaini diren elkarrizketa eta saio interesgarrien aukeraketa
Bezoek zeker de website van de podcast en steun de maker: www.ivoox.com
Auteur
Oñati Irratia
Categorie
Website van de podcast
Nieuwste aflevering
2 okt. 2026
Waar luisteren?
Podcasts in de app Replaio Radio Binnenkort beschikbaarPodcasts komen binnenkort naar de app. Installeer nu en zie als eerste een compleet nieuwe kijk op podcasts
Afleveringen
IKUSI FAR WESTa, musika bandaren domekako kontzertua 10.04.2025 24:31
"Familia kontzertua" izango den honetan entzungai izango diren doinuak aurkeztu dizkigu Aitor Biain bandako zuzendariak. Beste hainbat argibide ere eman dizkigu.
Parte hartu Euskaraldian! 09.04.2025 24:34
Hori da Euskaraldiaren herri batzordeko kideek behin eta berriz errepikatu dutena ekimenaren azken ordukoak azaltzeko agerraldian. Antolatu diren ekintzen eta Euskaraldia Hikaz hainbat xehetasun eman dituzte, besteak beste.
"Guerrillas para la vida" liburua aurkeztu digu Beatriz Yarzak 08.04.2025 31:46
El Salvadorreko gerrilarekin egin zituen 9 urteen historia biltzen du liburuak. Erretiroa hartuta, herrira itzulita, idatzi du esperientzia haren kontaketa oñatiarrak, beti buruan izan duen izenburua edukiz osatuta.
Kontzertu aukera zabala Gaztetxean, apirila amaierara arte 07.04.2025 20:00
Asteburuan bi kontzertu eta dardo txapelketa jokatu ondoren, beste hainbat musika emanaldi iragarri dizkigute Antixena Gaztetxetik, datozen asteetarako.
Oñabikek 30 urte bete ditu 04.04.2025 21:01
30. urteurrena sortu duten marka berria zabalduz eta festa batez ospatuko dute Oñabike enpresako lagunek. Zubillagan hasi zen negoziaren historia errepasatu dugu Aintzane eta Mielinekin.
Apirileko ALKATEAREKIN BERBETAN saioa 03.04.2025 30:19
Aurrekontu gerakinaz, Debagoieneko autobus zerbitzuaz, Olakuako urmaelaz, irisgarritasun lanez edota Etxaluzeko parkeaz berba egin dugu, besteak beste, izaro Elorzarekin.
Coinbroker Aloña Mendik eskura du Euskal ligarako txartela 02.04.2025 21:30
Igoerarako play off-a jokatzeko aukera matematikoki lortu du areto futboleko taldeak baina geratzen diren bost partidutan 6 puntu eskuratuta, sailkapen buruan amaituko dute eta Euskal ligan aritzeko plaza zuzenean irabaziko dute. Taldeko bi kide, Oihan Ugarte eta Fran Plaza Oñati Irratian izan ditugu.
"Osasun mentala eta nerabeak" gaiaz hitzaldia, gaur 02.04.2025 15:25
18:00etan hasiko da hitzaldi hori Gaztelekuan eta zeri buruz arituko den galdetu diotu Izaskun Lopez de la Torre hizlariari.
"Eukalyptus" antzezlanaz aritu gara Jon Ander Urrestirekin 01.04.2025 20:28
Eukaliptoa aitzakia da baso ustiapenaz edota gure gizarteak dituen arazoez berba egiteko, baina, aldi berean, eukalitoei buruz asko ikasi dutela aitortu digu Jon Ander Urrestik.
GOIAZ Debagoieneko Lanbide Heziketaren azoka, bihar eta etzi 31.03.2025 20:55
Lanbide Heziketa etengabeko berrikuntzan murgilduta dago eta horren harira, eskualdeko ikastetxeek ere titulazio eta eskaintza berriak ezartzen dituzte. Guztiak erakutsiko dira GOIAZ azokan. Horretaz aritu gara Mankomunitateko Amaia Irizarrekin.
www.beletxara.com ataria "deskubritzen" 27.03.2025 22:20
Atariaren izena ez ezik, bertan eskaintzen diren produktu askok Oñatiko leku izenak dituzte: Aitzulo, Bakue, Usako... Horrek jakinmina sortu digu eta jatorrira, sustatzailearengana joan gara arrazoiaren bila.
Oñatiko 31. duatloia jokatuko da larunbatean 26.03.2025 22:25
Iazko etenaren ondoren proba berriro antolazea erabaki du Aloña Mendiko duatloi taldeak. Boxak plazako pilotalekuan kokatuko dira aurten eta irteera mailakatua izango du probak: 15:20tan ibilbide egokitua egingo duten kirolariak; 15:30etan gizonezkoak eta 15:35etan emakumezkoak. 100en bat partaide espero dituzte antolatzaileek. Argibide guztiak eman dizkigu Andoni Correasek.
Udaberrirako turismo eskaintza argitu ditu Ikerne Altubek 25.03.2025 22:19
Turismo bulegoak, Arrikrutzeko kobak, Txokolateixak eta arantzazuko turismo bulegoak eskaintza zabala prestatu dute datozen asteetarako, ez bakarrik kanpotik datozen bisitarientzat, baita herrikoontzat ere, Ikerne Altubek zehaztu digunez.
Harry Potteren magia Aloña Mendiko gimnasten eskutik 24.03.2025 29:54
Harry Potter ikuskizuna larunbatean eskainiko du Aloña Mendiko gimnasia erritmikoa sailak. Nola prestatzen ari diren azaldu digu Lide Osinaga entrenatzaile eta arduradunak.
Galdakaoko boluntarioen gizarte elkarteko ordezkari Alvaro Saizekin berba egin dugu 20.03.2025 22:49
Galdakaoko GKE Hotz Oñati taldearekin harremanetan dago eta herrian batutako dirua bizkaitarren esku jarri da sarritan, emergentzietarako laguntzetara bideratu dezaten. Elkarlan horren berri eman digu Alvaro Saizek.
Mendi lasterketei ekiteko puntuan da Malen Osa 19.03.2025 25:38
Denboraldi berria prestatzeko mendi-eskian aritu dela esan digu oñatiarrak eta halako probak asko gustatu zaizkiola aitortu digu. Babesle duen Salomonek antolatzen duen Golden Trail World Series zirkuituan egingo dituen laterketak eta beste hainbat kontu azaldu dizkigu.
"Renata" antzezlanaz aritu gara Erika Olaizolarekin 18.03.2025 18:18
Kamikaz kolektiboaren azken antzezlana igandean, martxoak 23, taularatuko da Santa Ana antzokian (19:00). Nolako lana den azaldu digu Erika Olaizolak.
Euskaraldiaren Oñatiko enbaxadoreak 17.03.2025 15:38
Hamaika enbaxadore izendatu ziren larunbatean eta horietako batzuekin berba egin genuen: Jabi Agirre "Akelena", Lourdes Igartua eta Sukena musika taldeko kideak.
Euskaraldiaren aurkezpena bihar 14.03.2025 18:37
Bihar irekiko da Euskaraldian norbanako moduan izena emateko epea; horren harira antolatu da Oñatiko aurkezpena, Julen Agirre koordinatzaileak azaldu digunez. Ekitaldia zertan izango den zehaztu digu.
Kontzertu pedagogikoa igandean, Musika Bandaren eskutik 13.03.2025 20:19
Banda barrutik ezagutzeko aukera emango zaie goizean Musika Eskolako 30 ikasleri, eta ondoren, 13:00etan, kontzertu pedagogikoa egingo da, entzule guztiei zuzenduta. Ipuin musikatua, bingo musikala... berezitasun asko izango ditu kontzetuak Aitor Biain zuzendariak aurreratu digunez.
Txirrindularitza sailaren aurkezpena 12.03.2025 33:16
Aloña Mendiko sailak errepideko taldeen, babesleen eta teknikoen aurkezpena egin zuen, larunbatean. Amaieran, babesle eta entrenatzaile banarekin eta Txirrindulari saileko buruarekin berba egin genuen.
Harriet Aiala "pistero" da Baqueira Bereteko eski estazioan 11.03.2025 25:18
"Pistero" lana zertan den azaldu digu oñatiarrak eta Pirineotara bizitzeko erabakia nolatan hartu zuen azaldu digu.
Potx eta Lotx-ek ikuskizun eta disko berria dute! 10.03.2025 31:11
"Lagunekin topa" da konpainiaren ikuskizun berria, bosgarrena. Eta horixe praktikatu dute jada diskoaren grabazioan, Euskal Herriko pailazo lagunekin elkartu baitira. Guztiaz berba egin dugu Itziar eta Josurekin.
Martxoko egitaraua Antixena gaztetxean 07.03.2025 11:36
Ihauteriak ospatzen hasi ziren pasa den larunbatean eta Emakumearen Nazioarteko Egunari dagozkion hainbat ekintza egingo dira Gaztetxean, bihar. Musika edota bertsoak ere izango dira martxoan zehar.
Martxoko ALKATEAREKIN BERBETAN 06.03.2025 36:12
Gaurko elkarrizketan auzo jaietako antolakuntza eta arduraz, ezkontza zibilez, Oñatiko energia merkaturatzaile berriaz, zenbait auzotan suteei aurre egiteko dauden ur-hartune eta mangerez edota Onaroz berba egin dugu, besteak beste.
Vergelijkbare podcasts
Replaio is geen uitgever van podcasts; namen van shows, covers en audio zijn eigendom van hun makers en worden verspreid via openbare RSS-feeds