Oñati Irratia

Podcast Oñati Irratia

Oñati Udal Irratian eskaini diren elkarrizketa eta saio interesgarrien aukeraketa

Bezoek zeker de website van de podcast en steun de maker: www.ivoox.com

Auteur

Oñati Irratia

Categorie

News

Website van de podcast

www.ivoox.com

Nieuwste aflevering

2 okt. 2026

Waar luisteren?

Podcasts in de app Replaio Radio Binnenkort beschikbaar

Podcasts komen binnenkort naar de app. Installeer nu en zie als eerste een compleet nieuwe kijk op podcasts

Download het op Google Play Gratis installeren Android bijna 10 mln downloads · beoordeling 4,8 iOS binnenkort

Afleveringen

Joon Kim australiar euskalduna ezagutu dugu 26.06.2025

Gomiztegiko artzain eskolara etorri zen Kim, irailean. Gazte egin du, Lekeition ikasitako euskara aberastu du eta Australiara itzulita han bizi diren euskaldunekin harremanetan jarraitu asmoa duela esan digu.

Dena prest igandeko Torreauzoko krosserako 25.06.2025

Hala adierazi digu antolakuntza taldeko Ainara Diaz de Gereñuk. 300 partaideko muga pasa den astean bete zela esan digu eta bero egitea aurreikusten denez, ondo hidratatzeko gomendioa eman die parte-hartzaileei.

Jabi Sound-en musika ibilbidea errepasatu dugu 24.06.2025

51 urte daramatza Jabi Idigorasek musika egin eta eskaintzen, 1974an "Hierba mora" taldean hasi baitzen bateria jotzen. Azken urteetan DJ lanetan ari da , han eta hemen.

Aloña Mendiko Futbol sailaren batzar nagusia 23.06.2025

Ekainaren 18an egin zen Aloña Mendiren egoitzan futbol sailaren urteko batzar nagusia. Bertan azaldutakoak laburbiltzen saiatu gara.

"Emakumion Etxia Eraikitzen" prozesuaren ikasturteko errepasoa 23.06.2025

Jone Arrazola Berdinatun udal teknikariarekin egin dugu 2024-2025 ikasturteko errepasoa ea balorazioa.

Astelehenean hasiko dira udaleku irekiak 20.06.2025

505 neska-mutikok eman dute izena eta begirale eta koordinatzaileak 72 izango dira. Datu hauek eta beste zenbait xehetasun eman dizkigute udalekuetako koordinatzaileek.

Ruper Ordorika Santa Anan izango da bihar 19.06.2025

Etxera dator kantaria "Bakarka bi" lana eskutan. Baina lan berria grabatzen hasi dela esan digu gaur egin diogun elkarrizketan.

Mikel Ugarte, munduko txapelketari begira 18.06.2025

Halaxe topatu dugu gaur herriko triatleta, larunbatean Zarauzko triatloia jokatu eta laugarren postuan helmugaratu ondoren. Urteko lehen zatiaren planifikazioa ekainaren 29an Pontevedran izango den munduko txapelketara begira osatu duela esan digu.

Euspot lehiaketa irabazi dute Anje Arlanzonek eta Asier Corchetek 17.06.2025

Oñati eta Donostiako lagunekin berba egin dugu, aurkeztu zuten lanari buruz, nola eta non grabatu zutenari buruz eta etorkizunerako dituzten asmoei buruz.

Margarita Olalde eta Mª Jesus Beloki 16.06.2025

Bi emakume hauek omendu zituzten atzo herriko jubilatuen izenean, atzo, parrokian. Biekin berba egin genuen.

Oñatiko emakume sortzaileen haria ehunduz 13.06.2025

Oñatiko emakume sortzaileen erakusketatik abiatu zen proiektua handitu da aurten, haunditu eta sakondu, emakume sortzaileen sarea osatzeko helburuz. Egindakoaz eta egin nahi denaz berba egin dugu antolakuntza taldeko Edurne Iriondorekin.

"Debagoiena ehuntzen" proiektua 12.06.2025

Nahi ez den bakardadeari aurre egiteko egitasmoa da Mankomunitateak Debagoienean martxan jarri duena. Proiektuaz berba egiteko hiru lagun bildu ditugu: talde sustatzailean diharduen Lierni Altube zinegotzia, Oñatiko Pertsona Nagusien Mahaiko kide Joxefe Diaz de Tuesta eta POZ zerbitzuko orientatzaile Peio Uriarte.

Txirrindularitza saileko buru Aitor Atorrasagastirekin berba egin dugu 11.06.2025

Arantzazuko igoera jokatu ondoren eta Olakuako proba domekan izango den honetan Aloña Mendiko Txirrindularitza saileko burua izan dugu gurean. Herrian ospatzen diren lasterketez, herriko txirrindulariez eta Gipuzkoako federazioaren jardunaz aritu gara.

Urpekariak Usakon 10.06.2025

Bainu denboraldia ireki aurretik putzua garbitzeko lanak bete zituzten hiru urpekarik, ostiral arratsaldean. Uretatik irten berritan, Javi eta Iratxerekin berba egin genuen.

"Mugitu pop-rock" kontzertua igandean 06.06.2025

Musika bandak Aloña Mendiko gimnasia ritmikoko partaideen laguntza izango du 24-25 denboraldiko azken kontzetu honetan. Eskainiko dituzten doinuak errepasatu ditugu Aitor Biain zuzendariarekin..

Ekaineko ALKATEAREKIN BERBETAN saioa 05.06.2025

Gai asko aipatu ditugu gaurko ALKATEAREKIN BERBETAN saioan: legealdi-erdiaren balantzea, autobusak eta Donostiarako zerbitzua edo erreserbak egiteko makinen instalazioa, uda denboraldia, Olaiturriko lanak eta barrakak...

Eskola kirola Oñatin 04.06.2025

Gauzak "nahastu" egin dira ikasturte honetan Eskola kirolaren inguruan. Baina hobetzeko aukera moduan ikusi behar dela azaldu digute solasaldian parte hartu duten lagunek. Oñatiko Eskola Kirola batzordeko bi guraso eta udalaren izenean aritzen den koordinatzailea izan ditugu gurean.

Haurren Irakurketa Klubaren inguruko balorazioa positiboa da 03.06.2025

Hala esan digu Marina Etxegoien liburuzainak. Dozena bat neska- mutikok parte hartu dute aurtengo lehen esperientzian eta egitasmoari jarraipena emango zaio ikasturte berrian, ukitutxo batzuk eginda.

Oñatiko Pertsona Nagusien Mahaia 02.06.2025

Marilo Torrealdai eta Joxefe Diaz de Tuesta Nagusien Mahaiko kide dira; mahai honek zein helburu eta funtzionamendu duen azaldu digute.

Malen Osa Mendian Korri Eskolarekin 30.05.2025

14-20 urte bitarteko neskekin elkartuko da Malen Osa, mendian korrika saioa egiteko. Hitzordua, Arantzazun egin da, ekainaren 8an, 11:00etan.

Europako Musikari Gazteen jaiadian parte hartzen ari dira Jose de Azpiazu musika eskolako txikitilariak 30.05.2025

"Txantxitrik" taldearekin bidaiari ekin aurretik, Jaione eta Arantazu irakasleekin berba egin dugu.

MUNDUKO ZAPOREAK kulturen arteko jaialdia, larunbatean 29.05.2025

Sahara, Kolonbia, Argentina, Bolivia, Pakistan eta Ukrainako jaki, folklore eta kultura ezagutzako parada izango da plazan, larunbatean. Munduko zaporeak jaialdiaren xehetasunak eman dizkigute Elvirak, Mirenek eta Arantzazuk.

XVII. Eskubaloiko Korpus Txapeketa, larunbatean 28.05.2025

Aloña Mendiko Eskubaloi saileko presidente Iñaki Mendarozketarekin berba egin dugu, infantil mailako Gipuzkoa, Araba, Biakaia eta Nafarroako selekzioek jokatuko duten txapelketa honetaz.

Oñati abesbatza Zaragozako Caspe herrira doa asteburuan 27.05.2025

"Ciudad de Caspe" abesbatzarekin elkartrukea egitera doazela argitu digu Mirengu Plazaola zuzendariak. Elkartrukeaz, kontzertuaz eta abesbatzaren egungo egoeraz beste xehetasun batzuk ere eman dizkigu.

Elizako kariloiaz, Horazio Argarate parrokoarekin 26.05.2025

Parrokiako kariloiaren doinua aldatu egiten da, tartean behin, eta orain Korpusti dantzen doinuetako bat zabaltzen du. Parrokiako kariloiaz eta kanpaiez aritu gara Horazio Argaraterekin.

Luister naar de podcast Podcast Oñati Irratia in Replaio

Radio en podcasts in één app - gratis en zonder account. Installeer vandaag nog en mis de lancering niet

Download het op Google Play

Replaio is geen uitgever van podcasts; namen van shows, covers en audio zijn eigendom van hun makers en worden verspreid via openbare RSS-feeds