Oñati Irratia

Podcast Oñati Irratia

Oñati Udal Irratian eskaini diren elkarrizketa eta saio interesgarrien aukeraketa

Bezoek zeker de website van de podcast en steun de maker: www.ivoox.com

Auteur

Oñati Irratia

Categorie

News

Website van de podcast

www.ivoox.com

Nieuwste aflevering

1 okt. 2026

Waar luisteren?

Podcasts in de app Replaio Radio Binnenkort beschikbaar

Podcasts komen binnenkort naar de app. Installeer nu en zie als eerste een compleet nieuwe kijk op podcasts

Download het op Google Play Gratis installeren Android bijna 10 mln downloads · beoordeling 4,8 iOS binnenkort

Afleveringen

Udal Artxiboko 400en bat plano digitalizatu dira 16.01.2026

Lan hauen zergatiaz eta digitalizatu diren planoen berezitasunez aritu gara Artxiboko arduradun Izar Salaberrirekin.

"Nor naizen baneki" antzezlanaz Ximun Fuchsekin 15.01.2026

Antzezlanaren zuzendari eta gidoigile dugu Funchs, AXUT kolektiboko kidea. Artedramarekin batera muntatu duten antzezlan berri ohonen ingurukoak azaldu dizkigu Ximun Fuchsek.

Jon Odriozola Smartlog Nest proiektuaren menager 14.01.2026

Txirrindularitza edo kirol proiektu batetik haratago, formazio akademikoa eta lanbide proiekzioa duen proiektua dela argitu digu Jon Odriozolak. Smartlog enpresako buru Xabier Zubizarretarekin batera zerotik eraikitzen ari diren proiektu "berezia" dela esan digu.

"Urratsak sendo, oinak arin" ikus-entzunezkoaz Ane Odriozolarekin 13.01.2026

Oihan Loiti eta irati Lizarralderekin elkarlanean osatu den ikus-entzunezkoak Arrasateko Txikitxu-Arrostaitz taldearen historia jasotzen duela adierazi digu oñatiarrak. Baina lanak berak ere bere istoriatxoa izan du...

Joxerra Txintxurretaren argazkizaletasuna 12.01.2026

Bideoak grabatzen hasi zen Joxerra Txintxurreta eta zaletasun horretatik salto egin zuen argazki mundura. Natura irudikatzen du bere lanetan eta hainbat leku kuttun baditu argazkiak ateratzeko.

ADAR-SOINUAN IBILI 09.01.2026

Brometan ibili, adarra jo, adarjoka ibili, tronpia jo, harpia jo...

ADAR AZALA BOTA 09.01.2026

Min hartu edo okerren bat egin

ABRUZIUTA ITZI/GERATU 09.01.2026

Burukomiña egin

HASIXAN HASI 09.01.2026

Lan bat ganoraz hasi, fundamentuz

Gaztetxeko urtarrileko egitarua prest dago! 09.01.2026

Tartean, Gaztetxearen XIII. urteurrena ospatuko dute hilaren 17an, Antixenako ordezkariak jakinarazi digunez

Urtarrileko ALKATEAREKIN BERBETAN 08.01.2026

Herritarren hainbat kexa eta proposamen azaldu dizkiogu Izaro Elorzari urteko lehen elkarrizketan: elurra eta izotza garaiz ez zelako garbitu, Garibai auzoa "utzita" duelako Udalak, Gabonetako apaingarrietan euskal nortasuna adierazten duten irudiak jartzeko edota Motxon kale inguruan TAO eta "Bertakoentzako" guneak bateratu daitezen. Udal aurrekontuez eta etxebizitza ereduaz ere aritu gara, beste...

Iokin Garai, mendi lasterketetako euskal selekzioaren hautatzaile berria 07.01.2026

2026ko egutegia eta hautaketarako irizpideak zehazten ari direla esan digu Iokin Garaik, Euskal Herrian egingo den lehen mendi lasterketa 15 egun barru izango baita.

"Vienako emozioak" Musika Bandaren eskutik 05.01.2026

Balsak, polkak eta bestelako martxak tartekatuko dira musika bandaren biharko kontzertuan. Aitor Biain zuzendariak xehetasunak eman dizkigu.

Hator-Hator kontzertua, igandean 18.12.2025

Partaideak, egitaraua, non eta noiz argitu digute Gabonetako kontzertuaren zuzendariek, Aitor biainek eta Mirengu Plazaolak.

II. Magia gala izango dugu abenduaren 29an 18.12.2025

Josu Zubia "Potx" magoa ari da magia gala eta aurretik egingo den magia-poteoa antolatzen, xehetasunak eman dizkigu.

Aloña Mendiko Karate saila 17.12.2025

Kevin Martinek azaldu digu "Karate-familiaren" egungo egoera

"Utzi sorginei" dokumentala gaur eta bihar ikusgai 16.12.2025

San Martinen iazko udaberrian egin zen txondorraren ingurukoa da dokumentala baina ez ikuspegi tekniko batetik azalduta, baizik eta sentimenduen ikuspegitik. Hala adierazi digute Arantzazu Sagarzazuk eta Xanti Ugartek.

Mikel Goiaingeruaren parrokia "garbitzen" 15.12.2025

Argiztapena berritu ondoren erretaula guztietan hautsa kentzen topatu ditugu Xabier Mendizabal eta Aiora Elkoro. Garbiketa lanak nola egiten ari diren azaldu digute.

Gabonetako gimnasia erakustaldia, gaur 15.12.2025

Gabonetako doinuak eta makillaje eta apaingarri bereziekin egingo dute gaurko erakustaldia Aloña Mendiko gimnasia erritmikoko 115 lagunek. Lide Osinagak azalpenak eman dizkigu.

Abendurako egitaraua prest Antixena gaztetxean 12.12.2025

Klasikoak nagusi dira abenduko egitarauan: Txuleton's taldearen urteroko kontzertua, urte amaiera/hasierako jaia etagaztetxoa garbitu eta txukuntzeko auzolana!

Alberto Elorzarekin berbetan, Zelai Zabal jatetxea itxi aurretik 09.12.2025

127 urteko historia luzea du Arantzazuko jatetxeak baina erreleborik ez datorrela eta ixtea erabaki dute. Abenduaren 21a izango da azken eguna.

Oñatiko hirigune historikoan barrena turismo bisita 05.12.2025

Parrokia itxita eta unibertsitatea ere ixtear dagoen honetan bestelako bisita gidatua "berrasmatu" dute Turismo bulegoan, Edurne Urteagak azaldu digunez.

Abenduko ALKATEAREKIN BERBETAN 04.12.2025

Herritarrek helarazitako galderak izan dira gaurko elkarriketara ekarri ditugun asko: pila erabiliak uzteko kutxatxoak auzoetan, lapurretak direla eta hartu diren/daitezken neurriak, Bidebarrieta inguruko TAO aparkalekuak, "Klima eta energia udal plana", udal aurrekontuak...

Oñati abesbatzak 60 urte! 03.12.2025

2026an beteko dira baina ospakizunak Gabonetan hasiko dituzte, Mirengu Plazaolak abesbatzaren zuzendaritza hartu zueneko 10. urteurrenarekin bat eginez. Urte osora zabalduko den ospakizun egitaraua prestatu dute.

Urgain eskolako jolasgune berrituan 02.12.2025

Ondoko berdegunea integratu eta espazio bereziak prestatuta, inklusiboagoa den jolasgunea egokitu da Urgain eskolan. Era berean, eraikinak zituen hezetasun arazoa ere konpondu da. Ia 500.000 euroko inbertsioa egin da, fase ezberdinetan. Herritar orok erabili dezaken jolasgune berritzaile ikusten eta erabiltzaileen iritziak jasotzen egon gara.

Luister naar de podcast Podcast Oñati Irratia in Replaio

Radio en podcasts in één app - gratis en zonder account. Installeer vandaag nog en mis de lancering niet

Download het op Google Play

Replaio is geen uitgever van podcasts; namen van shows, covers en audio zijn eigendom van hun makers en worden verspreid via openbare RSS-feeds