Euskadi Irratia (EITB)
BESTE 40 URTEAN
Manu Etxezortuk gidatutako saioa. Euskadi Irratiaren 40. urteurrena aitzakiatzat hartuta, era guztietako protagonista eta gertakizunak errepasatuko ditu, gure gizarteak azken lau hamarkada hauetan izan duen eraldaketa aztertu eta hurrengo 40 urteei begira jartzeko.
Bezoek zeker de website van de podcast en steun de maker: www.eitb.eus
Auteur
Euskadi Irratia (EITB)
Categorie
Website van de podcast
Nieuwste aflevering
18 jul. 2023
Waar luisteren?
Podcasts in de app Replaio Radio Binnenkort beschikbaarPodcasts komen binnenkort naar de app. Installeer nu en zie als eerste een compleet nieuwe kijk op podcasts
Afleveringen
Itziartik mundura eta buelta 30.03.2023 59:58
Begoña eta Soledad kantari bikotearen ibilbidea gogoratuz hasiko dugu saioa, Begoña Lamy bikotekidearen eskutik. 1980.urtean Itziarko Mandiope dantzalekuan egin zuten euskal kantu txapelketan parte hartu eta irabazleen artean izan ziren. Bi emakume kantuan entzutea garai hartako komunikabideek fenomeno arrarotzat hartu zutela esan digu Begoñak. Itziarko txapelketaren antolaketan ibilitako Joseba Z...
40 urteren ondoren, izen ona kolokan? 23.03.2023 56:13
Kolorea edozein dutela ere alderdiek soilik bere botoemaileei begiratzen dietela, eta soilik bere "parrokia" zaintzen dutela dioen iritzia oso zabalduta dago kalean. Zer pasatu da? Zergatik galdu dute alderdi politikoek orain 40 urte, Estatu espainiarrean transizio ondorenean zuten izen ona? Ustelkeriak, klientelismoak zenbaterainoko kaltea egin die? Zer egin beharko lukete sistema demokratikoa sa...
80koak, haiek bai musikak! 16.03.2023 56:52
Lau hamarkada pasatu dira "euskal rock erradikala" deitutako mugimendua lehertu zenetik. Denbora asko pasa den arren mugimendua presente dago oraindik, horren adibide Verde Pratoren moldaketak edo Olatz Gorrotxategik ondu duen "Mierda de ciudad" antzezlana. Garai hartako eztandaren protagonista izan ziren Baldin Bada taldeko Katu Susperregi eta Zaramako Roberto Mosoren eskutik gogoratu ditugu irag...
Autoan entzuten gaituztenei omenaldia 09.03.2023 58:31
Ander Aranburuk lanera joateko autoa hartzen du eta Euskadi Irratia izaten du beti lagun. Anderrek, haurra zela "Maritxu Berritxu" entzuten zuen, eta bere oroitzapenak saio honetako gidari zen Jeni Prietorengana eraman gaitu. Anderrek "Kirikuleran" ere entzuten zuen eta akorduan du haren aurkezle Inma Lopetegi. Lizarran bizi da Inma baina Goizuetan egin dugu berarekin hitzordua. Eta gainera, Ander...
Roberto, Idoia, Mari Karmen eta Jonan 02.03.2023 56:51
Roberto Etxebarria soinujoleak eta Idoia Markaida panderojoleak Gatikako bere lokalean hartu gaituzte. Trikitixa jotzen nola hasi ziren kontatu digute eta nola makina bat ikasle gazteri erakusten dieten soinu txikia eta panderoa jotzen. Robertok 40 urte daramatza oholtza gainean eta urteurrena behar den bezala gogoratzeko 40/04 proiektua abiatu du, bere alboan aritutako lau belaunaldi desberdinak...
Juan Kruz, Gari eta… Kaxiano 23.02.2023 58:15
Euskadi Irratiaren antzera urteurren borobila du Legazpiko "Juan Kruz" ile-apaindegiak. Juan Kruzen aitak zabaldu zuen orain lau hamarkada eta oso gazte zela hasi zen Juan Kruz aitaren ondoan lanbidea ikasten. Aita-semei bixita egin diegu, eta kontatu digute gizonezkoen orrazkerak balio duela historiaren kontakizuna egiteko. Gizonek atzeraka orrazten zuten ilea Hollywoodeko urrezko garaira arte b...
Martinek alabari utziko dion mundua 16.02.2023 58:07
Urte asko eman zituen Martin Barriusok Euskadi Irratiko solasaldietan (Goizean Behin, Mezularian…) aktualitate politiko eta soziala aztertzen; irratia, komunikabide gisa izugarri estimatzen du, gazte zela irrati libreetan ibili zen saioak egiten. Garai haiek gogoratu ditugu eta gaur egungo bere kezka azaldu digu, munduak kontsumoari dagokionez daraman neurririk gabeko bidea. Martinen ustez, gutxi...
Aita-semeak… irratian daude 09.02.2023 57:15
Gatibu taldeko gitarrista Haimar Arejita eta bere aita, Fidel Arejita elkartu ditugu Munitibarren. Abiapuntua Euskadi Irratia izan da, eta irratia entzuteko aita-semeek betidanik izan duten zaletasuna. Fidel erretiratuta dago, baina bizi osoan lanbide heziketako irakasle izan da, eta Gernikan bere eskutik elektrizitate ikasketak egindakoak gogoratu ditugu. Gernikako bonbardaketa ere oroitu dugu, 1...
Izan al zara inoiz Meatzaldean? 02.02.2023 57:18
Bizkaiko eskualde hau bisitatzea Euskal Herriko historiaren zati bati buruzko ikasgaia jasotzea da. Europako meategirik garrantzizkoenak izan zirenak ezagutzera joan gara Asier Arroitaren eskutik. Asier ortuellarra da, han abiatu dugu bisitaldia, besteak beste, herria denboran zehar ilundu zuen gertaera gogoratuz: 1980. urtean gas eztanda baten ondorioz 50 haur hil ziren herrriko ikastetxe batean....
Oñatira Jose Antoniorengana eta Mirenengana 26.01.2023 57:39
Donostiatik Oñatira autobusez joan gara, eta lehen geldialdia Bergarako Elorregi auzoan dagoen "Sanprubus"en kafea hartzeko. Handik Oñatira, lehendabizi herriko plazan Jose Antonio Urteagarekin hitz egiteko; bizi osoa darama berak behartsuenei laguntzen, besteak beste, "Elkartasun Jantzitegian". Boluntariotzaz aritu gara berarekin eta gainera herriko kirol taldeez eta udalaz ere bai, zinegotzi iza...
40 urte ohitura osasungarriak zabalduz 19.01.2023 54:54
Liburuek adimena elikatzen dute eta barazkiek goputz osoa. Euskadi Irratiaren antzera 40 urte daramatza Lurdes Sasietak Zumarraga-Urretxuko Aresti dendan liburuak, koadernoak, txirulak eta jostailuak saltzen. Eta beste horrenbeste urte dira Edurne Jauregi Ordiziako azokan barazkiak saltzen hasi zela. Biei bixita egin diegu, euren lanbideaz eta irratiaz galdera egiteko, biak ditugulako entzule. Eta...
Iñaki Elorzaren “Donostia” 12.01.2023 57:06
Euskadi Irratiko kirol arduradun izandako Iñaki Elortzaren eskutik oinez ibilbidea egin dugu Donostian. Atxotxako futbol-zelaia zegoen tokira joan gara lehendabizi eta irratiz futbol partidak ematen hasteko Jazinto Setienek eman zion bultzadaz aritu zaigu. Hurrengo geldialdia Atano Hirugarrena pilotalekuan egin dugu, eta gertaera historiko bat etorri zaigu akordura: Joseba Elosegik Francoren aurre...
40 urteren ostean arrazakeriarik ba al da gurean? 05.01.2023 56:09
Euskadi Irratia sortu zenetik askotan jo izan dugu SOS Arrazakeria mugimenduko kideengana etorkinen berri jasotzeko. 40 urteren ostean, oraindik ere guregana etorri nahi dutenek mugak zeharkatzeko dituzten arazoak agerikoak dira eta horren adibide Bidasoa ibaia igerian zeharkatu nahian hildakoak. Aurrerapausoak eman direla begi bistakoa da, esate baterako, egoera irregularrean daudenek osasun zerb...
Bertan hasi zen “dena” 29.12.2022 56:46
Euskadi Irratia eta EITBko gainontzeko komunikabide publikoak sortzeko legea Eusko Legebiltzarrak 1982. urtean onartu zuen. Hara itzuli gara 40 urteren ostean eta bertara bisita egiten duen ikasleei bezala guri ere kontatu digute gaur egun osoko bilkurak egiten diren tokian garai batean ikastetxe bateko patioa zegoela. Bakartxo Tejeria presidentea Legebiltzarraren garrantziaz aritu zaigu, eta Ando...
Kubatik eta Flandriatik Tolosara 22.12.2022 57:02
Oleimis Mendez kubatarrak eta Stijn Callens flandriarrak egin digute ongietorria Tolosako Aitzol Udal Euskaltegian. Euskadi Irratiaren antzera 40 urte bete dituen euskaltegi honetako Ainara Arakama zuzendariak eta Mikel Uzkudun irakasle erretiratuak lehengo eta oraingo historiak kontatu dizkigute. Bi eratako ikasleak dituzte gaur egun, zerotik hasten direnak eta bestela agiri ofiziala lortzeko ber...
Mertxe eta Ziortza, lehengoaren segida orainaldian 15.12.2022 54:58
"Aizu aizu lehiaketak" egundoko arrakasta lortu zuen Euskadi Irratiaren hasierako garaietan, eta saio hura gogoratuz Mertxe Ezeizaren ibilbidea errepasatu dugu bere eskutik. Mertxek kontatu digu 80ko hamarkadan egundoko arrakasta zutela jendea zoriontzeko irratsaioek, eta 40 urteren ostean antzeko irratsaioetan dabilen Ziortza Garcia Ikus-entzunezko Komunikazioko ikaslea topatu dugu; bi belaunaldi...
Rockaren eskutik Madrldik etorritakoak 08.12.2022 55:13
Euskadi Irratiko entzuleentzat aski ezaguna da Fakun Aznarezen ahotsa, urte luzez kolaboraitzaile izana. Madrilen kazetari aritutakoa, argentinarra da sortzez, eta aspaldian etorri zen Euskal Herrira bizitzera. Madrilen bizi zela, artean euskararik jakin gabe biziki maite zituen euskal rock taldeak, Deabruak Teilatuetan, DUT, Joxe Ripiau… Haien letrak ulertzeko gogoz hasi zen euskara ikasten Madri...
“Ondarrutik etorri gara” Federekin, Unairekin eta Mikelekin egon ondoren 01.12.2022 55:28
Musikak eta kantuek josiko dute gaurko saioa. Txatanuga Futz Band taldea euskal kantu ezagunei swing ikutua emateagatik ospetsu egin zen eta han ibilitakoa da Fede Badiola. Ondarroan egon gara berarekin eta bertako irrati librera, Radixu irratira eraman gaitu. Ondarroatik Deriora egin dugu, eta han aurkitu dugu Unai Brea; kazetari eta itzultzaile lanbidez, musika proiektu ugaritan dabil, Bostak et...
Juan Carlos Perez eta Arantxa Irastorza 24.11.2022 54:33
"Agur Jaunak" izan zen orain dela 40 urte Euskadi Irratiak antenaratu zuen lehen doinua eta ondoren Itoiz taldearen "Ezekielen esnatzea I". Juan Carlos Perez taldeko kantariarekin hitz egiteko arrazoia eman digu horrek eta horrela jakin dugu musikari ospetsuak txiki-txikitatik maite izan duela irratia, musika ezagutzeko eta fantasiarako bidea zabaldu izan dizkiolako. Haurra zela etxean gaixo igaro...
Euskadi Irratia sortu zen egunean (orain dela 40 urte) gertatuak 17.11.2022 56:09
1982ko azaroaren 23an aireratu zen lehen aldiz Euskadi Irratia, eta egun horretan bertan gertatutako batzuk gogoratuko ditugu. Tolosan euskararen egoerari buruzko mahai-ingurua egin zuten alderdi politikoen artean, eta bertan moderatzaile aritu zen Kike Amonarriz. Frantziako itsas-patruila batek Baionara atxilotuta eraman zituen baxurako sei arrantzontzi; Eusebio Arantzamendi arrantzale izana guzt...
40 urte Mariasunentzat eta 40 urte Joxe Marirentzat 10.11.2022 55:02
Hasiera-hasieratik, 1982.urteko azarotik da Euskadi Irratiaren entzule Mariasun Ubiria. Gogoan ditu aspaldiko saioak eta buruz daki irratiaren gaur egungo programazioa ere. Harekin aritu gara kontu-kontari Lekeition. Donostian egin dugu hitzordua berriz, Euskadi Irratiko lehen zuzendari Joxe Mari Oterminekin. Irratia martxan jartzeko ilusioaren ondoan, Euskadi Irratiak nolako eredua izan behar zue...
Karmelo Urdangarinen dizipuluak 03.11.2022 56:53
Aurreko mendearen amaiera aldera Euskadi Irratiko "Goizean Behin" saioan bazen ekonomia solasaldia. Karmelo Urdangarin kooperatiba munduarekin estuki lotutako aditu eskarmentudunarekin batera hiru ekonomialari gazte elkartzen ziren: Edu Malagon, Joseba Garmendia eta Joseba Barandiaran. 2021. urtean hil zen Karmelori merezitako omenaldia egingo diogu (bere betaurreko lodien aipamen eta guzti), eta...
Irratia burkoaren azpian eta autobuseko bozgorailutik 27.10.2022 54:46
Patrikako telefono bidezko kontsumoa asko hazi den arren oraindik jende askok irratia pila bidezko betiko aparailuen bidez entzuten duela kontatu digu Arantxa Zabala etxetresna elektriko saltzaileak. Irratiaren iraganaz eta etorkizunaz gogoeta egiteko Jaime Otamendirekin hitzordua egin dugu, eta hark esandako gauza batek autobusa hartzera eraman gaitu, eta gainera, Berastegiko aspaldiko Etxabe aut...
Ez eman hautatzeko MaConak eta Sarriegitarren artean 20.10.2022 55:42
McOnak taldeko biolinista Irati Irizar irrati entzule amorratu da eta harekin aritu gara kontu-kontari, Donostiako Santo Tomas Lizeoko ikaslez inguratuta. McOnaken azken diskoan, "Bitakora" izenekoan, Gorka Sarriegik parte hartu zuen. Lotura honek, Sorotan Bele talde mitikoko kantariarekin hitz egiteko aitzakia eman digu. Gorkaren aita, Joxe Mari Sarriegi urte luzez Euskadi Irratiko atletismo adit...
''Furgoneta eta irratia, bikote egokia'' eta ''Elgeta Tibeten pare'' 13.10.2022 55:13
Aitor Ruiz de Angulok furgoneta du lantoki eta bere furgonetan ibili gara Euskadi Irratiaz eta bere bizitzaz berriketan. Gillermo Burgoak bere furgoneta arraindegi bihurtua du, eta herriz herri ibiltzen da arraina saltzen. Elgetan egin dugu hitzordua Gillermorekin eta han bertan, Maialde ostatuko Izarra Arriaranek eta Jesus Calvoetxeagak esan digute, turisten iritziz Elgetak ez liokeela Tibeti ino...
Vergelijkbare podcasts
Replaio is geen uitgever van podcasts; namen van shows, covers en audio zijn eigendom van hun makers en worden verspreid via openbare RSS-feeds