Zuzeu Podcast

Urpeko Bonbarda

Suzko arma bat eta musika tresna bat da bonbarda, eta Anartz Bilbaok gidatuta, Zuzeu Podcastek urpetik dakarren musika saioa Urpeko Bonbarda.

Auteur

Zuzeu Podcast

Catégorie

Music

Site du podcast

podcast.eus

Dernier épisode

4 juil. 2026

Où écouter ?

Les podcasts dans l'appli Replaio Radio Bientôt disponible

Les podcasts arrivent très bientôt dans l'appli. Installe-la dès maintenant et découvre en avant-première une toute nouvelle façon de vivre les podcasts

Télécharger sur Google Play Installe-la gratuitement Android 5 M+ de téléchargements · note de 4,8 iOS bientôt

Épisodes

#133 - Hemezortzigarren hizkia da Q (Quincy Jones) 14.11.2024

urpekoBONBARDA #133  Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa. 2024ko azaroaren 3an, 91 urte zituela, hil zen Quincy Jones omendu dugu saioan, Michael Jacksonen “Thriller” ekoitzi izanagatik mundu mailako ospea zuen gizona. Gaztetan tronpeta jo izan zuen jazz bandetan, eta zineman ere lan ugari egindakoa zen; Hollywoodek onartu zuen lehen konposatzaile...

#132 - Udak eraman duena (2024an zuzenean) 06.11.2024

urpekoBONBARDA #132  Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa. Udan zuzenean entzundakoekin osatu dugu zerrenda, udazkenean sartu garen honetan. Apal samarra izan dugu 2024ko uda, maila pertsonalean, eta kontzertuei dagokionez. Baina gozatu galantak ere izan ditugu, nola ez, eta atzera begirakoan dakartzagu batzuk. Oso jazz gutxi entzun dugu saioan bain...

#131 - Uztailean jazz (2024ko jaialdiak) 02.07.2024

urpekoBONBARDA #131 Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa. Urpeko Bonbardan izugarri gozatzen dugu udako jazz aroa, eta uztailean sartu berri garenez, aurten gure jaialditzarretan zuzenean izango ditugun artistekin osatu dugu saioa. Getxo eta Gasteizko Jazzaldietako ere izango gara, baina Donostiako Jazzaldiari erreparatuko diogu batez ere , hurbilen...

#130 - Hemen eta orain (EHZ) 26.06.2024

urpekoBONBARDA #130 Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa. 1996an sortua, Euskal Herrian egiten diren musika jaialditzarretan aitzindaria dugu Euskal Herria Zuzenean , uztailaren 1etik hurbilen dagoen asteburuan izaten dena. 2024 honetan, azken bost urtetan Irisarrik hartu duen festibala Amikuzeko Arberatzen izango da lehen aldiz, Baxe Nafarroan, eka...

#129 - Ekainean rock (2024ko jaialdiak) 14.06.2024

urpekoBONBARDA #129 Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa. Gaurkoan eskola zaharreko rock doinuak dakartzagu Urpeko Bonbardara, Euskal Herriko jaialdi nagusienetako batzuk aitzakia hartuta; nagusiki Gasteizko Azkena Rock jaialdia, Bilboko Music Legends eta Andoaingo rock festibalaz gain. Azken hau, zorionez, doakoa! Ekainaren 20tik 22ra izango da Azk...

#128 - 2023a euskaraz (Badok ataritik) 06.02.2024

urpekoBONBARDA #128 Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa. Azken urteetan egin izan duenez, honakoan ere urteko uzta laburtzeko bi zerrenda eskatu dizkie Badok atariak hamaika musika adituri, hamar diskorik onenak biltzen dituena, batetik, eta hamar kanturik onenekin osatua bestea . Guztira hogeitabi zerrenda agertu dituzte, beraz, iritzi-emaileen ar...

#127 - 2023a emakumeak jazzean (laburpen bat) 20.01.2024

urpekoBONBARDA #127 Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa. 1 27. saioan jazz musikako iazko lanik azpimarragarrienetako batzuk dakartzagu, guzti-guztiak emakumeek onduak, 2023aren laburpen modura. Kutsu esperimentaleko kantu batek ireki du saioa, Gia Margaret estatubatuarraren pianoarekin, eta antzeko moldean itxi, Martyna Basta poloniarraren “Slowly...

#126 - 2023a herri musiketan (laburpen bat) 14.01.2024

urpekoBONBARDA #126 Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa. Bidaia soniko bat egin dugu urtea ondo hasteko, eta Gabriela Martina suitzar yodel kantariarekin abiatu dugu saioa, Tirol partean. Asiara jo dugu gero, Indiako egungo musikaririk bikainenetako batzuk Charlton Lee biola joleak gidatzen duen Del Sol Quartet hari laukotearekin egin duten elkarla...

#125 - Herioaren abaroan (2023an zenduak) 31.12.2023

urpekoBONBARDA #125 Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa. We Heart Music   atariaren arabera, 800 inguru izan dira aurten ere zendu diren musikariak. Hauetako batzuk izan dute monografikoa gurean, eta entzungai dituzue beraiei eskainitako saioak: David Crosby folk musikariari eskainitako “Hippy hezigaitza” , Wayne Shorter jazz saxofoi jolearen omene...

#124 - Hagin usteldun Gabonak (Shane McGowan gogoan) 25.12.2023

urpekoBONBARDA #124 Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa. Shane McGowanek 66 urte beteko lituzke Eguberri egunez, azaroaren 30ean zendu ez balitz. Londresen jaio eta irlandar diasporari buruzko kantuak folk harrotasunez eta punk izpirituz jo zituen gizonak merezi zuen Urpeko Bonbarda bat. Hasi eta buka, Gabon ahaireak izan ditugu saioan. Shane McGow...

#123 - Hard Bopa eta beste (Jazz apur bat) 03.12.2023

urpekoBONBARDA #123 Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa. Udazken giro bete betean, hotz eta euria bota ahalean zela, hautatutako jazza dakargu gaurkoan. Behin aukeraketa eginda konturatu gara, gainera, batez ere hard bop doinuei erreparatu diegula, baina badira bestelakoak ere. Cool jazzaren atzetik eta free jazzaren aurretik sorturiko mugimendua d...

#122 - Palestina (elkartasunez) 10.11.2023

urpekoBONBARDA #122 Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa. 22. saioan, palestinar musika eta Palestina mintzagai duten kantu zerrenda bat dakar, elkartasun keinu xume gisa. Lourdes Iriondo urnietarraren aspaldiko kantu bat entzunez abiatu dugu Urpeko Bonbarda, 1968an Belter etxearekin plazaratu zuen Ep-tik jasotako “Ene herria” . Poema judutar bati m...

#121 - Aparretan (Surf Rock) 10.08.2023

urpekoBONBARDA #121 Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa. Maite dugu surfa Urpeko Bonbardan, edo zehatzago, surf rocka . Gauzak horrela, hamalau kantu bizkor eta freskagarri dakartzagu gaur. Eta jakin badakigu zerrendako talde guzti-guztiak ez direla surf rock talde klasikoak. Saioa Radio Birdman australiar punk rock talde aitzindariarekin abiatu du...

#120 - Irisarrin azkena (EHZ 2023) 29.06.2023

urpekoBONBARDA #120 Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa. Hastear da Euskal Herria Zuzenean , eta Irisarriko festibalari buruzkoa da udako jaialditzarrei buruzko saio sortatik azkena. “Euskal giroko festa” gisa aurkeztu digu jaialdia Ihintza Etchart , EHZko kideak, eta bere adierazpenak tartekatu ditugu kantuekin batera. Musikari dagokionez, Habia s...

#119 - Uztailak jazz (2023ko Jazzaldiak) 23.06.2023

urpekoBONBARDA #119 Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa. Uda heldu eta berotzen hasi orduko ugaritzen dira Jazzaldiak gurean, eta uztailarekin bat txandaka izaten ditugu Getxo, Gasteiz eta Donostiako hitzorduak. Gainera, dagoeneko ondo onartua dugu jazzaz beste ere izaten dugula ekimen hauetan, eta Urpeko Bonbarda honetan ere apurka apurka hurbildu...

#118 - Festiz Festi (2023ko jaialditzarrak) 15.06.2023

urpekoBONBARDA #118 Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa. Batzuetan parrandarako aitzakia baino ez dira jaialditzarrak, baina musika talderik sonatuenak erakartzeko indarra dute, sos publikoak lagun. EHZ eta jazz jaialdiak apropos aparte utzita, honako Urpeko Bonbarda hau Azkena Rock eta Bilbao Live jaialdietan joko duten taldeekin osatu dugu, Andoa...

#117 - Uda baino lehen (Munduari Bira) 06.06.2023

urpekoBONBARDA #117 Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa. Urpeko Bonbardan , noizbehinka munduari bira soniko berri bat emanda aireztatzen gara, eta horixe egin dugu honakoan, uda heldu baino lehen. Magrebiar chaabi kantuekin abiatu dugu bidaia, Les Sheikhs Shikhats eta B´net Chaabi egitasmoarekin. Beraien lan homonimoan XIX. mendeko Marokon adieraz...

#116 - Perla beltza (Tina Turner) 30.05.2023

urpekoBONBARDA #116 Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa. 80ko hamarkadan pop musikak emakumezko bakarlari dirdiratsuenetako bat  zuen Tina Turner , rock izar bihurtu baina tratu txarrak eman zizkion harreman toxiko batetik zetorrena, rockanrollaren aitzindari Ike Turner piztitzarra izan baitzuen senarra.  Bere ahotsaren indarragatik eta zuzenekoen...

#115 - Ezkutukoak (hidden tracks) 28.03.2023

urpekoBONBARDA #115 Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa. Kantu sekretuak dakartzagu gaur Urpeko Bonbardara , ingelesez hidden track deiturikoak, sarritan taldeek diskoetan isilpean gordeak, apropos ezkutatutakoak edo akreditatu gabeak, aipagai izango ditugun arrazoi ezberdinak direla medio.  “Her Majesty´s a pretty nice girl, but she doesn´t have a...

#114 - Joandakoa (Wayne Shorter) 19.03.2023

urpekoBONBARDA #114 Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa. "Mr. Gone" deitzen ei zuten Wayne Shorter gaztetan, beti beste nonbait zegoela ematen zuelako jarri zioten goitizena. Saxofoi jolea 2023ko martxoaren 2an zendu da, 89 urte zituela eta jazz erraldoietan erraldoi zela. Art Blakey perkusio jolearen Jazz Messengers taldeko partaide izan genuen; M...

#113 - Gorputzak eta arrailak (emakume ahotsak) 08.03.2023

urpekoBONBARDA #113 Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa. Gaur, 2023ko martxoaren 8a, euskal kantuekin osatu dugu Urpeko Bonbarda, azkenaldian gure musikagintzan, eta zorionez, gero eta presentzia handiagoa duten emakume ahotsak aurkeztuta. Saioa Izaro bakarlariarekin abiatuko dugu, gizonezkoak zuzenean interpelatzen dituen “Libre” kantuarekin: “Eta...

#112 - Bogan (Afrikan gaur) 01.03.2023

urpekoBONBARDA #112 Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa. Musikak ihes egiteko aukera eman digu beste behin, eta Afrikara egin dugu agudo gaur, beti borborka dagoen eszena baten berri emateko, El País egunkariko Chema Caballero lagun dugula. Aldarrikapenez blai datoz kontinente beltzeko azken arrakastak.  Saioa eskarmentu handiko kantari batekin has...

#111 - Amodioaz (maitasun abestirik onenak?) 18.02.2023

urpekoBONBARDA #111 Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa. “Zein da euskarazko maitasun abestirik onena?” . Horixe da, otsailaren 14aren harira, Jan Echevarriak hainbat musika zaleri luzatu dien galdera, El Correo egunkariko erreportaje batean, eta San Valentin eguna sekula ospatuko ez duen Urpeko Bonbardan jaso duguna. Batetik, onartu behar dugulako...

#110 - Art pop zuhaixka (Elefanteen Zimiterioa) 13.02.2023

Iban Zaldua irakasleak Kate Bush musikariaren hiru diskori buruz mintzatu zaigu Berria egunkariko Elefanteen Zimiterioa atalean , gaurko saioa osatzeko geure egin ditugun berbak. Azkenaldian isil-isilik badago ere, Kate Bushen musika biziberritu egin da "Stranger Things" telesailari esker, eta 1985eko "The Hounds of Love" disko arrakastatsuko "Muinoan gora" , kantariaren abesti ezagunenetako bat,...

#109 - XXI. mendeko ahotsak (The Times) 05.02.2023

urpekoBONBARDA #109 Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa. The Times egunkariak XXI. Mendeko kantari bakarlari bikainenen zerrenda plazaratu du. Guztira 20 izen dira -hamalau emakume eta sei gizon- oso mainstream eta, jakina, eszena anglosaxoikoak guzti-guztiak. Alta, gaurko saioa osatzeko aitzakia eman digute. Denbora mugaren eraginez hautaketa bat...

Écoute le podcast Urpeko Bonbarda sur Replaio

La radio et les podcasts dans une seule appli - gratuite, sans inscription. Installe-la dès aujourd'hui et ne rate pas le lancement

Télécharger sur Google Play

Replaio n'est pas éditeur de podcasts ; les noms des émissions, les visuels et l'audio appartiennent à leurs auteurs et sont diffusés via des flux RSS publics