fr

tropela

Tropela Podcastak

Txirrindularitzari eta Tropelako lehiaketei buruzko euskarazko podcasta.

N'hésitez pas à visiter le site du podcast et à soutenir son créateur : www.ivoox.com

Auteur

tropela

Catégorie

Sports

Site du podcast

www.ivoox.com

Dernier épisode

17 sept. 2026

Où écouter ?

Les podcasts dans l'appli Replaio Radio Bientôt disponible

Les podcasts arrivent très bientôt dans l'appli. Installe-la dès maintenant et découvre en avant-première une toute nouvelle façon de vivre les podcasts

Télécharger sur Google Play Installe-la gratuitement Android près de 10 M de téléchargements · note de 4,8 iOS bientôt

Épisodes

#81 Tropela.net | Frantziako Tourra 2013 | Ibilbidearen azterketa 22.06.2013

Raulek (@raulperezmartin), Ibanek (@piban) eta Egoitzek (@elizaso) Frantziako Tourra 2013ko ibilbideari errepasoa egiten diote. Errepaso honetan aurtengoa 100. edizioa dela gogora ekartzen dute eta horrek ibilbidean ere eragina nola izan duen azaltzen dute podcast honetan.

#80 Tropela.net | Emakumeen Bira 2013 | Ibilbidearen eta txirrindularien azterketa 03.06.2013

Axier Sukia (@sukigalp), eta Egoitz Lizasok (@elizaso) Emakumeen Bira 2013ko ibilbidea eta txirrindularien inguruan aritu dira podcast honetan. Aurretik Dauphiné Kriteriumari eta Santambrogioren positiboa ere mintzagai izan dituzte. Podcast hau Tropelako Emakumeen Bira 2013ko kiniela egiteko lagungarria da.

#79 Tropela.net | Dauphine Kriteriuma 2013 | Ibilbidearen eta txirrindularien azterketa 31.05.2013

Iosu Gartek (@iosugarate), Eneko Garatek (@egarate), Iban Perezk (@piban) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) Dauphine Kriteriuma 2013ko ibilbidea eta txirrindularien inguruan aritu dira podcast honetan. Berezitasun modura AG2R taldea lasterketan ez dela izango aipatzen da.

#78 Tropela.net | Italiako Giroa 2013 | 2. asteari errepasoa 20.05.2013

Italiako Giroako bigarren asteari errepasoa egiten diote Eneko Garatek (@egarate), Iban Perezek (@piban) eta Egoitz Lizasok (@elizaso). Bigarren aste honetan harridura gehiena sortu duena Wiggins eta Hesjedalek lasterketa uztea izan da. Nibali, Evans eta Uran diran orain podiumeko postuetan, baina zail dute italiarrari aurre egitea.

#77 Tropela.net | Italiako Giroa 2013 | 1. asteari errepasoa 12.05.2013

Italiako Giroako lehen asteari errepasoa egiten diote Iosu Garatek (@iosugarate), Iban Perezek (@piban) eta Egoitz Lizasok (@elizaso). Lehen astean Katusha taldearen protagonismoa, Cavendishen nagusitasuna esprintetan, Beñat Intxausti lider jarri izana eta faboritoen nagusien ikusi dituzten aipatzen dute.

#76 Tropela.net | Ardenetako Hirukotea 2013 | Ibilbidearen eta txirrindularien azterketa 11.04.2013

Hibai Martinez, Axier Sukia (@sukigalp) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) Ardenetako Hirukotea 2013ko ibilbidea eta txirrindularien inguruan aritu dira podcast honetan. Aurtengoan emakumezkoen Fleche Wallone ere gehitu da, beraz, bai gizonezkoak baita emakumezkoak aukeratu behar dira kiniela honetan. Guztietaz aritzen dira solaskideak.

#75 Tropela.net | Paris-Niza 2013 | Ibilbidearen eta txirrindularien azterketa 28.02.2013

Iban Perez (@piban), Axier Sukia (@sukigalp) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) Paris-Niza 2013ko ibilbidea eta txirrindularien inguruan aritu dira podcast honetan. Aurtengoan erlojuaren kontrako bi saio izango dira, bat prologoa eta bestea krono igoera izango dituela aipatzen da, iazkoaren antzera. Horretaz gain esprinterrentzat gehienera hiru etapa izango direla aipatzen da.

#74 Tropela.net | Euskaltel berria eztabaidagai 29.10.2012

Podcast honetan Igor Gonzalez de Galdenoren Euskaltel berriaz aritzen dira Axier Sukia (@sukigalp), Iban Perez (@piban), Hibai Martinez eta Egoitz Lizaso (@elizaso). Besteak beste taldean gertatzen ari diren aldaketak beharrezkoak diren, berriki lortu den World Tour lizentzia, atzerritarrak fitxatu, taldearen egitura... jartzen dituzte mahai gainean solaskideek.

#73 Tropela.net | Munduko Txapelketa 2012 | Gizonezkoei errepasoa 15.09.2012

Podcast honetan Axier Sukia (@sukigalp) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) aurtengo Munduko Txapelketaren inguruan aritzen dira, zehazki gizonezkoen lasterketen inguruan. Alde batetik ibilbidea aztertzen dute eta bestetik gizoneko txirrindulariak, bai erlojuaren kontra bai errepidean faborito direnak.

#72 Tropela.net | Munduko Txapelketa 2012 | Emakumeei errepasoa 13.09.2012

Podcast honetan Eneko Garate (@egarate), Axier Sukia (@sukigalp) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) aurtengo Munduko Txapelketaren inguruan aritzen dira, zehazki emakumezkoen lasterketen inguruan. Alde batetik ibilbidea aztertzen dute eta bestetik emakumezko txirrindulariak.

#71 Tropela.net | Espainiako Vuelta 2012 | 2. asteari errepasoa 03.09.2012

Vueltako lehen asteari errepasoa egiten Raul Perez (@raulperezmartin) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) izan dira. Bigarren aste honetan Vueltaren lehia Purito eta Contadorren artean geratu dela adierazten dute. Ibilbide "ikusgarri" honen inguruan ere iritzia ematen dute, baita gainontzeko lehiakideak nola ikusi dituzten, euskaldunak barne.

#70 Tropela.net | Espainiako Vuelta 2012 | 1. asteari errepasoa 26.08.2012

Viueltako lehen asteari errepasoa egiten Eneko Garate (@egarate), Raul Perez (@raulperezmartin) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) izan dira. Degenkolb eta Movistar Valverderekin etapa garaipen gehien lortu dituzte aste honetan. Sailkapen nagusian lau txirrindulari nabarmendu dira besteen gainetik: J.Rodriguez, Froome, Contador eta Valverde

#69 Tropela.net | Londreseko Olinpiar Jokoak 2012 | Txirrindulariak eta ibilbideak 26.07.2012

Axier Sukiak (@sukigalp) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) 2012ko Londreseko Olinpiar Jokoen lehiaketari errepasoa ematen diote. Bertan lehiaketako multzoak aztertzen dituzte, bai gizonezkoak eta baita emakumezkoak ere. Ibilbidea ere errepasatzen dute. Kiniela egiteko zenbait klabe ematen dituzte.

#68 Tropela.net | Frantziako Tourra 2012 | Errepasoa 23.07.2012

Eneko Garate (@egarate), Raul Perez (@raulperezmartin) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) Frantziako Tourra 2012ari errepasoa ematen diote. Bertan sailkapen nagusiko lehen postuez aritzeaz gain, Haimar Zubeldia, Egoi Martinez eta Gorka Izagirrea nabarmentzen dituzte, baita Euskaltel-Euskadi taldearen garaipena. Maillot zuri, berde eta mendikoak ere aipatzen dituzte.

#67 Tropela.net | Frantziako Tourra 2012 | 2. asteari errepasoa 17.07.2012

2012ko Tourreko 2. asteari errepasoa egiten Eneko Garate (@egarate), Iban Perez (@piban) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) izan dira podcast honetan. Besteak beste Sky taldearen nagusitasuna, Europcar taldearen bi etapa garaipenak, ihesaldiak, euskal txirrindulariek egin dutena, zulatua,... aipatzeaz gain, Tourreko azken 5 etapek eman dezaketenari begirada bat ematen diote. Baita Tropelako sailkapenari...

#66 Tropela.net | Frantziako Tourra 2012 | 1. asteari errepasoa 10.07.2012

Podcast honetan gonbidatu berezi bat izan dugu: Haimar Zubeldia, momentuan Tourreko sailkapen nagusian 6. postuan aurkitzen den txirrindulari euskalduna. 1. asteari errepasoa egiten Eneko Garate (@egarate), Axier Sukia (@sukigalp) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) izan dira.

#65 Tropela.net | Frantziako Tourra 2012 | Txirrindulariak 27.06.2012

Eneko Garate (@egarate), Raul Perez (@raulperezmartin) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) 2012ko Frantziako Tourrean izango diren txirrindulariak aztertzen dituzte. Tropelako kinielan 8 multzotan banatu dira txirrindulariak eta 20 aukeratu behar dira. Solaskideek multzo ezberdinak aztertzen dituzte.

#64 Tropela.net | Frantziako Tourra 2012 | Ibilbidea 24.06.2012

Axier Sukia (@sukigalp), Iban Perez (@piban) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) Frantziako Tourra 2012ko ibilbidearen errepasoa egiten diote podcast honetan. Nabarmentzen dutena erlojuaren kontrako espezialista eta eskalatzaileen arteko oreka da. Antolatzaileek aldaketak egin dituzte bai etapen egituratan baita 100km erlojuaren kontrako saio jartzean ere. Hau guztia aztertzen dute solaskideek podcast h...

#63 Tropela.net | Dauphiné Kriteriuma 2012 | Ibilbidea eta txirrindulariak 31.05.2012

Axier Sukia (@sukigalp), Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) Dauphiné Kriteriuma 2012 lasterketaz aritzen dira podcast honetan, bai ibilbideaz baita txirrindulariez ere. Ibilbideak zer nolako txirrindularientzat den egokia adierazten dute, batez ere iazkoarekin alderatuz. Kiniela egiteko ere, beraien irakurketa egiten dute.

#62 Tropela.net | Italiako Giroa 2012 | Errepasoa 28.05.2012

Eneko Garate, losu Garate eta Egoitz Lizasok 2012ko Italiako Giroari errepasoa egiten dute podcast honetan. Bertan azken astea nola joan den azaltzeaz gain, bukaerako sailkapeneko lehen hamar postuetan sailkatutako txirrindularien inguruan mintzo dira. Euskaldunei ere aipamen berezia egiten die, baita azken azkean nabarmendu direnei ere. Tropelako sailkapeneko lehen postuak ere aipatzen dituzte.

#61 Tropela.net | Italiako Giroa 2012 | 2. asteari errepasoa 20.05.2012

Eneko Garatek (@egarate), Iban Perez (@piban) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) Italiako Giroa 2012ko bigarren asteari errepasoa egiten diote. Bertan faborito nagusiak, esprinterrak eta euskaldunen inguruko azterketa egiten dute. Era berean aste berri honek ekarriko digunaz ere hitz egiten dute.

#60 Tropela.net | Italiako Giroa 2012 | 1. asteari errepasoa 14.05.2012

Axier Sukia (@sukigalp), Iban Perez (@piban) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) Italiako Giroa 2012ko lehen asteari errepasoa egiten diote. Bertan faborito nagusiak, esprinterrak eta euskaldunen inguruko azterketa egiten dute. Era berean aste berri honek ekarriko digunaz ere hitz egiten dute.

#59 Tropela.net | Italiako Giroa 2012 | Ibilbidea eta txirrindulariak 03.05.2012

Axier Sukia (@sukigalp), Raul Perez (@raulperezmartin) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) Italiako Giroa 2012ko lasterketaz aritzen dira podcast honetan, bai ibilbideaz baita txirrindulariez ere. Raulek bere ibilbidearekiko kritika egiten du gainontzekoek zer ikusia dagoela dioten arren. Tropelako kinielarako iritziak ere plazaratzen dituzte.

#58 Tropela.net | Ardenetako Hirukotea 2012 | Ibilbidea eta txirrindulariak 13.04.2012

Eneko Garate (@egarate), Iosu Garate (@iosugarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) 2012ko Ardenetako Hirukotearen inguruko podcasta. Bertan Amstel Gold Race, Flechè Wallonne eta Liège-Bastogne-Liège lasterketan ibilbideaz eta faborito zein ikusten dituzten kontatzan dute, batez ere Tropelako kinielari begira.

#57 Tropela.net | Euskal Herriko Itzulia 2012 | Errepasoa 11.04.2012

Eneko Garate (@egarate), Iosu Garate (@iosugarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) Euskal Herriko Itzulia 2012ari errepasoa egiten dioten podcasta. Bertan podiumean izan diren Samuel Sanchez, Joaquin Rodriguez eta Mollemaz gain, beste zenbait txirrindulariren inguruan aritzen dira. Ibilbidearei ere errepasoa egiten diote, batez ere azken erlojuaren kontrako saioari. Tropelako lehiaketak ere bere tar...

Écoute le podcast Tropela Podcastak sur Replaio

La radio et les podcasts dans une seule appli - gratuite, sans inscription. Installe-la dès aujourd'hui et ne rate pas le lancement

Télécharger sur Google Play

Replaio n'est pas éditeur de podcasts ; les noms des émissions, les visuels et l'audio appartiennent à leurs auteurs et sont diffusés via des flux RSS publics