Oñati Irratia
Podcast Oñati Irratia
Oñati Udal Irratian eskaini diren elkarrizketa eta saio interesgarrien aukeraketa
Husk at besøge podcastens hjemmeside og støtte skaberen: www.ivoox.com
Forfatter
Oñati Irratia
Kategori
Podcastens hjemmeside
Seneste episode
2. okt. 2026
Hvor kan du lytte?
Podcasts i appen Replaio Radio Kommer snartPodcasts kommer snart til appen. Installer nu, og vær den første til at se en helt ny tilgang til podcasts
Episoder
Aimar Madina txirrindulari afizionatua izan dugu Oñati Irratian 05.03.2025 20:13
Urtarrilean Caja Rural-ALEA taldeko kide moduan aurkeztu zuten oñatiarra baina egun BICIKOM taldearen izenpean lehiatzen ari dela ikusi dugu. Gertatutakoa txirrindulariak berak argitu digu.
"Harremanak" erakusketaz Larraña Lanbide institutuko ikasleekin 03.03.2025 14:44
Harremanen inguruko lana egin dute Larraña insitutuko hainbat ikaslek. Orain 50 urteko gazteak eta gaur egungoak nola harreantzen diren aztertu dute eta ondorioak ikusgai jarriko dituzte ostegunean udaletxeko arkupetan.
Trikitixa espezializazioa jaso da musikako ikasketa profesionalen artean 27.02.2025 25:06
Jose de Azpiazu musika eskolan trikitixa irakasten duten Jaione eta Arkaitzekin berba egin dugu.
BIZI HADI kirol talde inklusiboa 26.02.2025 21:00
Ostiralean. plazan izango dugu taldea hobe ezagutzeko aukera, baina ekitaldia zertan izango den eta taldearen helburuak zeintzuk diren aurreratu dizkigu taldeko kide Aitor Rementeriak.
Basurde ehiza Oñatin 25.02.2025 42:17
Bi kuadrilatan ari dira herriko "kazaixak" basurdetan. Nola antolatzen diren, zein zailtasun dituzten eta irailetik otsailera egin duten plantoaz argibideak eman dizkigute Manu Geretak eta Andoni Altunak.
Badatoz herri inauteriak! 24.02.2025 23:04
Inauteri konpartsako kide Danel eta Arkaitzekin berba egin dugu, aurtengo berrikuntzak ezagutzeko. Konpartsaren eskutik inauteriak jaun eta jabe izango ditugu, ostegunean, ostiralean eta larunbatean.
Futbol inklusibo saioa Azkoagainen, domekan 21.02.2025 18:35
Gipuzkoako Futbol Federazioko Josu Zubiak eman dizkigu domekako saioaren inguruko argibideak; desgaitasuna duten eta ez duten haur eta nerabeen arteko futbol entrenamendua izango da, Azkoagainen, 11:00etan hasita.
ITZULERA antzezlanaz Ainara Gururutxagarekin 20.02.2025 20:24
Santa Ana aretoan igandean taularatuko du Dejabu taldeak bere sorkuntza lan berria. Zeri buruzkoa den azaltzea eskatu diogu taldeko kide Ainara Gurrutxagari.
Herri kirol jaialdia plazan, domekan 19.02.2025 18:38
Aizkolari eta harri-jasotzaile txapelketa ezberdinetarako finalerdi saioak izango ditugu igandean plazan, bai gizon zein emakumezkoetan. ETB-1en zuzenean ikusiko den jaialdi honi buruzko argibideak eman dizkigu Angel Billarrek.
Euskadiko Orkestrarekin kantatzeko prestatzen ari da Imanol Galdos 18.02.2025 33:36
120 herritarrez osatutako abesbatza eratu da Euskadiko Orkestrarekin kantatzeko. Abesbatza horretan bi oñatiar ditugu, Imanol Galdos eta Roman Agirre. Galdosekin berba egin dugu.
Julen Astigarragak artikulu zientzifikoa argitaratu du 17.02.2025 25:33
Oñatiko herri lurretan hartu zituzten arbol laginen harira osatutako ikerketaren emaitzak dira aipatu artikuluan azaltzen direnak. Emaitza horien eta une honetan eskuartean dituen beste bi ikerlanen inguruko azalpenak eman dizkigu Astigarragak.
TOKIXAN egitasmoa ezagutzen 14.02.2025 14:57
Egitasmoan parte hartzen duen Arianne Kareagak azaldu digu Tokixan zer den eta une honetan zein formazio eskaintza egiten duen. Debagoienean elkarlanean garatzen ari den elikadura burujabetzako proiektua da Tokixan.
MAMUT ikuskizuna Markeliñe taldearen eskutik 13.02.2025 19:16
Jon Kepa Zumaldek eman dizkigu domekan Santa Ana aretoan ikusi ahal izango dugun antzezlanaren inguruko argibideak
"Usaindu lurra" Musika Bandaren domekako kontzertua 13.02.2025 21:48
Zubikoako pilotalekuan 13:00etan hasiko den emanaldian entzungai izango diren piezen eta kontzertua bera harilkatuko duen gaiaren azalpena egin digu Aitor Biain bandaren zuzendariak.
Debagoiena bailara futbol taldeak igoera fasea jokatuko dua 12.02.2025 21:32
Emakumezkoen gorengoen mailan diharduen taldearen entrenatzailearekin, Aitor Guridi "Txisto"rekin berba egin dugu, liga txapelketan egindakoaz eta orain zabaltzen den kategoriaz igotzeko aukeraz.
Eritz Campos "casteller"arekin berba egin dugu 11.02.2025 32:10
Euskal Herriko Casteller Taldeko kidea da oñatiarra. Aurreko uda akaberan eratu zen talde honen asmoez, funtzionamenduaz eta beharrez aritu gara.
Elene Guridik Aloña Mendiren omenaldia jaso du 10.02.2025 5:35
Realarekin LIGA Fn ari den Elene Guridik etxekoen aitortza jaso du Azkoagain zelaian. Oroigarr gisa, 26 zenbakia daraman Aloñako kamiseta baten kuadroa oparitu diote eta ohorezko sakea egin du, Aloña Mendi-Zarautz partidaren atarian.
Ingurumen jardunaldiak 2025 10.02.2025 27:06
"Txoriak txori" erakusketa, hitzaldiak, zine klub emanaldiak, Natur Eskola inguruko txoriak ikusi eta entzuteko irteera, Zuhaitz Eguna eta Zuhaitz feria eskutik datoz, beste behin. Aimar Uribesalgok eman dizkigu aurtengo jardunaldien xehetasunak.
Aran Martin, zeinu hizkuntza interpretea 07.02.2025 25:19
Hezkuntzan dihardu egun Aranek, gaztetxo gorrentzat interprete lanak egiten. Horraino nola iritsi den eta zeinu hizkuntzaren interpreteek zein erronka dituzten azaldu digu.
Otsaileko ALKATEAREKIN BERBETAN saioa 06.02.2025 34:14
Entzuleen galderak nagusi izan ditugu gaurkoan ere eta kiroldegiko instalazio eta ordutegiaz, kale argiteriaz, kale salmentaz edota 2025eko udal aurrekontuaz aritu gara, besteak beste.
Oñati Euskaraldirako aktibatzeko unea iritsi da! 05.02.2025 21:04
Herri- batzordea eratzeko bilera irekia egingo da arratsaldean Kultur etxean (18:00). Maiatzera aurreratu den Euskaraldiaren ingurukoak azaldu dizkigu Julen Agirrek, Oñatin dinamizatzaile lanetan arituko denak.
Aimar Erostarbek denboraldi berria iparraldean hasi du 05.02.2025 15:48
Afizionatu mailako txirrindulariak denboraldirako asmoen berri eman digu. Bigarren urtea du Caja Rural taldean.
Lee Korek disko berria atera du Zumaiako Hobenekin batera 04.02.2025 33:24
"Antifa hardcore" da diskoaren eta introaren ondoren entzuten den lehen abestiaren izenburua. Aritzek eta Pellok aurkeztu digute lan berria.
Otsaila bete ekintza dator Antixena gaztetxera 31.01.2025 17:39
Adin guztietarako ekintzak antolatu dira: kontzertuak, pailazo edo txotxongilo ikuskizunak, hitzaldiak... Kepak eta Inmak eman dizkigute argibideak.
Txinatarren urte berriaz aritu gara Cuifen Zhong-ekin 30.01.2025 22:11
Oñatiko txinatarren komunitateak afaria egin zuen asteartean urte berria ospatzeko. Halakoetan zein ohitura dituzten, eta bestelako kontuak, azaldu dizkigu herrian 15 urte daramatzan Cuifen Zhong-ek.
Lignende podcasts
Replaio er ikke podcastudgiver; programmernes navne, coverbilleder og lyd tilhører deres ophavsmænd og distribueres via offentlige RSS-feeds.